Zorro handi bat lagun
beti dut izaten,
etxerik etxe noa
eskutitzak uzten.
____________
Egunero garbitzen ditut,
kaleko zaborrak,
aurkitzen ditudanak
ez dira altxorrak.

Kaskoa, tutu malgua
eta eskailera zabala,
sua ureztatzen dut
loreak bezala.
___________
Kalez kalez gabiltza
autoz edo oinez;
gaizkileak izaten
ditugu beldurrez.
____________


No hay comentarios:
Publicar un comentario